XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urte hauetan, azkenik, maila teoriko, apologetiko eta dogmatikotik gogarte konkretura (Euskal Herriari lotuagora), kritikora eta irekiagora pasatzen da aldizkaria.

Horrekin batera, artikulu gehienetan gehiago nabarmentzen da norberaren pentsaera, eta ez Eliz hierarkiaren oihartzuna.

Hitz laburretan, urte hauetan aldizkariak ireki egin du bere burua bi aldetara: lankidegoaren eta irakurlegoaren aldera, eta ideologia berrien aldera: sozialismora, estrukturalismora eta existentzialismora bereziki.

Honela, ideologien mundua zabaldu egiten da Jakin-en, eta hau konkretuki zenbait artikulutan nabarmentzen da.

Gaztaroa: Populismo argitsua

Bigarren bizitzaroa motzagoa da: bizpahiru urtetakoa (1968-1970).

29-35 zenbakiak eta ondorengo Jakin Sorta-ko lehen hiru zenbakietan irekitzen da urte hauetako bidea.

Baina, lehen esan dugun bezala, aurreko zenbakietan irekitzen hasia zen; eta urte haietako zenbait artikuluk 1968ko maiatzaren inguruko gaiak aurreratu zituen nolabait.

Editorial garrantzizko batekin hasten da aro berria: 29. zenbakian, ondorengo bidea markatu nahi duenarekin.

Titulurik gabe doa; baina Jakin-en alderdi ideologiko ezberdinak biltzen ditu.

Gero, ondoko zenbakietan, arazo konkretuagoei buruz, tituludun editorialetan bere eritzia emango du aldizkariak, gehienetan zenbakiko gai nagusiaren arabera; izan ere, aro berri honetan, gai nagusien inguruan zentratzen du zuzendaritzak aldizkaria.

Lehenagotik adierazia zuten arduradunek, ideologi mailan eta artikuluetan aldizkaria gidatu beharra eta homogenoagoa bihurtu beharra, elkarrizketa eta eritzi ezberdin eta guzti, artikulu-multzo eta pilatuen itxura kenduko zuena.

Aipaturiko editorialean, hain zuzen, ordura arte egindako bidearen segida bezala azaltzen du aldizkariak bere burua.

Ez dago hautsi nahirik.

Horregatik, betiko puntuak berretsiz hasten da: euskararen kulturaren alor guztietara heldu beharra, euskararen batasuna.

Baina, bestalde, Etapa berri baten arurean ikusten dugu geure burua, dio editorialak; eta etorkizun horri begiratu nahi dio bereziki: .

Eta aurrez-aurre heltzen die arazo ezberdinei: politiko-sozialari, nazionalari, erlijioari, kulturari, hizkuntzari.